goizean jeiki naiz artez eta aspaldiko partez etorri naiz mendira nahastu ote naizen atez lehengo pagorikan batez pasian ote dira? hango bati galdetuta tristura ezin izkuta erantzun dit horrela makinak hona sartuta kamioietan hartuta eraman dituztela. diruari jarraika denza kutsatu dute nahita lehengo zeru urdina orain grisa baita. izadiak ezin omen du arnas garbi hura mantendu guk hartzea ondo dago baina berari ez kendu. asetua det irrika behin goraino iritsita gurutzea're hara lasaituko naiz gutxika itzaletan eserita itzalik baldin bada. baina arnasestuka hona ezin da igo gizona ez da nekearena ta ez da inongo broma oxigenoan bonbona hartuko det hurrena ni neroni testigu zuhaitzak gutxitu zaizkigu ta itzala gurutzeak bakarrik du. izadiak ezin omen du arnas garbi hura mantendu guk hartzea ondo dago baina berari ez kendu.