AWA

Zapalduen olerkia

Track byKen Zazpi

0
0
  • 2023.11.13
  • 6:04
AWAで聴く

歌詞

Herri ikustezin hontan Itzalekin jolasten Neu izaten saiatzen, Geroa margozten. Nire ezintasun denak Behin da berriz kantatzen, Egunsentia hurbilao sentitzen. Denok ez dugu berdin Kontatzen istoria, Zaila da ulertzea Bestearen egia. Baina kantatu nahi dut Zapalduen olerkia, Estalita duten samin guztia. Ohe hutsei, amaren malkoei, Lapurtzen diguten denbora iheskorrari, Burdin hotsei, aitaren beldurrei, Sufritzen dugunoi... Txikitatik entzuten Zer izan behar garen, Indarrez inposatuz Zer maitatu behar den. Baina kantatu nahi dut Zapalduen olerkia, Estalita duten samin guztia. Lagun minei, bakardadeari, Bizigabe utzitako une bakoitzari, Izan zirenei, gaur garenari, Izango direnei... Esaidazu maitea Dena aldatuko dela, Bihar ere nirekin egongo zarela Eta ondorengoek Ez dutela sekula kantu hau kantatuko, Malkorik botako, esan maitea... Esan laztana Entzun nahi dudana Esan laguna. Istripuei, Berri txarrei, Bidean galdu ditugun lagun guztiei, Gugatik dena eman dutenei, Askatasun haizeari, zuei, haizeari, Zuei, zuei, zuei...

このページをシェア
Ken Zazpi
の他の曲も聴いてみよう
AWAで他の曲を聴く
はじめての方限定
1か月無料トライアル実施中!
登録なしですぐに聴ける
アプリでもっと快適に音楽を楽しもう
ダウンロード
フル再生
時間制限なし